XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ACONIT NAPEL. Aconitum Napellus Alharguntsa-belharra.

Zer landare ederra eta zer lore pollitak dituen!.

Nun nahi kausi ditake, mendi-gain, oihan ala baratze.

Dena pozoina da.

Hortako erraten othe diote zorri-belharra eskualde batzuetan?.

Bainan ira-belharra?.

Han-hemenka landare hunen erroak odolaren mehatzeko on bazaizkote, guk ez gintuzke nahi miriku bat mintzatu gabe.

Bakotchak bere gustu....

ANCOLIE VULGAIRE. Aquilegia vulgaris A, Birjinaren-eskularrua

Nahiz eskuarazko izen hau Uztaritzeko mutchurdin batek eta Azkaindar muthil zahar batek etzakiten elgarren berri emana dugun, beldurtzeko da ez dutela frantsesa dakitenek baizik ezagutzen, eta kasik nahiago ginioke landare huni Chuberon aditu dugun izena eman: zeñu-lilia.

Arras lore pollita baitu, baratze gehienetan ereiten dute. .

ADONIS D'ÉTÉ Adonis aestivalis. Odol-chorta

Liburuak ikhertzea maite dutenek badakite Adonis muthil gazte eder bat zela, Vénus jainko faltsoak maitatu zuena.

Bada, Adonis behin nigarrez hasi omen zen eta haren nigar chorta bat lurrerat erori.

Landare hau nigar chorta hori baizik ez omen da, landaretua.

Nola lore gorri bat baitu, horra nundik datorkion segur eskuarazko izen hau.

E=pLn=E =vLn=ETTE. Berberis vulgaris Saparlarra

Ogietan erdoilak kalte handiak egiten ditu: guziek badakite hori.

Hainitzek ez dakitena hau da: hamarretarik bederatzietan arbasta hunen hostoetarik haizeak eremana dela ogirat!.

Errotik atheratu behar litake beraz landa hegiko sasian agertzen ikusi deneko.

Edo hanbat gaichto!.